Ingurunea

Jaialdiak hiru euskarri ditu: musika, gastronomia eta natura. Musikari eta gastronomiari, geure herriko nortasunaren bi ezaugarri garrantzitsuenetariko, beste ezaugarri bat gehitzen diegu, gainerakoak bezain erakargarria: geure paisaia.

Kasu honetan, Urdaibako Biosfera Erreserbaren inguru paregabea, interes ekologikoa duena eta UNESCOk, 1984an, Biosferaren Erreserba izendatu zuena. Nabarmengarria da bere aberastasun naturalagatik, baita bere eskaintza kulturalgatik, euskal kulturaren eta tradizioen sorleku izateagatik eta bere gastronomiagatik ere.

Informazio gehiago eta interesguneak : http://www.turismourdaibai.com/

Euskadiko lehen jaialdi jasangarria 2016

Kontuan izanda non ospatzen den jaialdia eta bere jasangarritasuna indartzeko ahaleginean, hainbat ingurumen-neurri hartu genituen. Horregatik guztiagatik IHOBEreb“Erronka Garbia” ziurtagiria lortu genuen, diseinuan eta antolakuntzan ingurumen-neurriak txertatzen dituzten ekitaldiak aitortzen duena.

Gozamenarekin lotutako eta errespetuan oinarritutako bide bera jarraitzeko eta geure kode deontologikoa hobetzeko, zeure laguntza garrantzitsua da:

> Ingurunea zaindu, Urdaibai Erreserba!
> Erabili garraio publikoa!
> Erabili arduraz iturri publikoak!
> Ez bota hondakinak lurrera, birziklatu eta erabili edukiontzi egokiak!