TALDEAK

Tarque

Arrakastak bermatzen du M Clanen ibilaldia eta Carlos Tarquek, bere abeslari karismadunak, bere lehenengo bakarkako lana grabatu du, Tarque izenburua duena. Rock gogorreko lana da, bere burua azaltzen duena, play-a sakatu baino ez duzu hori argi izateko. Baina Carlos Tarque Carlos Tarque da, Espainiako abeslaririk onenetakoa, ahots pertsonal eta berezia duena, baina era berean M Clanen errepertorioaren egilekidea dena. Gainera, diskoaren hamar abestiak sortzeko Carlos Raya gitarra-jotzaile eta ekoizle txalotuaren laguntza izan du.

Dudarik gabe, urteko bira eta diskoetako baten aurrean gaude. Asmo handirik izan ez arren, benetakoa, egiazkoa eta entretenigarria den lana. Eta entretenimendurik onena da iruzur egiten ez duena. Carlos Tarquerekin ez dago amarrurik, baina bai bihotz handia.

Zuzenean, Carlos Tarquez gain, gaur egun gaztelaniazko rockean bildu daitekeen talde onenetakoa ikus eta entzun dezakegu, diskoa aurkezten duten musikariek horren grabaketan parte hartu dutenak baitira (Carlos Raya, Coki Giménez eta Ivan González “Chapo”).