Covid-19 pandemiaren eraginez globalki sortutako egoerak gure eguneroko bizitza eta gizarteko zati handi bat geldiarazi ditu. Birus honek hainbat gauzetan pobretu gaitu eta jaialdiak horietako bat dira.
Horregaitik, krisi hau gainditzeko erantzunkizunetik, Bay of Biscay Festival 2020 edizioa bertan behera uztea erabaki dugu, familia handi hau osatzen duten publikoaren, langileen eta artisten osasuna babesteko.
Hala ere ez gara hemen geldituko, datorren urteko edizioa ospatzeko ilusio berdinarekin eta gure nortasuna osatzen duten balore berdinekin jarraitzen dugu lanean.
Ziurgabetasunaz gain publikoarengandik, artistengandik eta kolaboratzaileengandik jasotako afektu, interes, ilusio eta arduragaitik eskerrak eman nahi ditugu.
Erositako sarrera guztien kopuru totalaren ordainketa automatikoa egingo da. Hurrengo asteetan erositako kontu berdinetara egingo dira ordainketak hauek.
Bay of Biscay Festival jaialdiaren antolaketa taldea burubelarri jarraitzen dugu lanean gure esentziari fidel, gaur inoiz baino gehiago, garatzen ditugun baloreak garrantzitsuak baitira; hurbileko merkataritzaren, produktuaren eta tokiko eszenaren garapen jasangarri bat, turismo jasangarri bat eta ingurugiro zein gizarte erantzunkizuna.
Horregaitik eta inor faltan bota nahi ez dugulako, 2021an bueltatuko gara, inoiz baino indartsuago eta ilusio handiagoarekin.
ESKERRIK ASKO
Bay of Biscay Festival taldea
info@bayofbiscayfestival.eus