
AZKEN ABONOAK 40€tan!
ZURE BOZKA BEHAR DOGU!
PREMIOS FEST sarietako 6 kategoriatan nominaturik!
Bozkatzeko epea irekita dago jada eta aurten ere zuen laguntza behar dugu. Urriaren 10a arte bozka dezakezue azpiko irudian klikatuz.
Hemen bozkatu: http://premiosfest.com/votaciones-publico/
Ez ahaztu elkarbanatzen!
ZUEN LAGUNTZA BARIK, EZINEZKOA
¡GRACIAS! / ESKERRIK ASKO! / THANK YOU!
LEHENENGO 300 ABONOAK AGORTUTA!
MF 2018, LEHENENGO 300 ABONOAK SALGAI!
MUNDAKA FESTIVAL 2018
Uztailak 27, 28 eta 29
EMAN PLAY MUNDAKA FESTIVAL 2017ko AFTERMOVIE-a IKUSTEKO!
¡GRACIAS!ESKERRIKASKO!THANK YOU!

MUNDAKA FESTIVAL UDAKO AGENDAN EZINBESTEKOA BIHURTU DA
Euskal kostaldeko jaialdia sendotu egin da kulturarekiko eta zentzu guztietarako.
Mundaka Festival-eko hirugarren edizioak era desberdinean jarduten duela erakutsi du, boutique jaialdi bat, non pasa den asteburuan Sanata Katalinatik 7.680 pertsona eta Talatik 14.000tik gora pasatu ziren. Musikak eta gastronomiak, eskutik lotuta, izugarrizko pausuak eman dituzte, ekintza gastronomikoetan SOLD OUT eta guzti.
Pasa den edizio hau gozatzeko irrikitan, jende artean sorpresa keinuak iragartzen ziren, esparruko berrikuntzak ikusita, non argazki eta bideo bezala gordetzen zuten. Peter Harper, Julián Maeso, Quique González & Los Detectives, Zea Mays eta Mando Diao-rekin gelditu ez zen gaua.
Bigarrern eguna liluragarria izan zen, askorentzat memorian geldituko den eguna. Lee Fields & The Expressions, Ocean Colour Scene edota Beth Hart-en kontzertuek jendea emozionatuta utzi zituzten. Goizean, besteak beste, sekulako giroa usaintzen zen talan arratsalderako indarrak hartzeko, ronqueo-rako eta katentzako ticket guztiak agortuz.
Edizio honetako azken eguna hasteko ez zen modu hobeagorik egon. Lehengo ordutik, ronqueo-ak jendea batzen joatea eragin zuen, egun ezinhobea bihurtuko zuena. Ikuskizuna eta probatzeko gogoak ez ziren faltan egon “Atune Egune”an, non “Urdaibaiko Esentziak” azokan zein beste ekintza gastronomiko guztiek argi eta garbi erakutsi zuten arrakasta.
Arratsaldeko lehenengo orduetan umeak izan ziren protagonistak, baita talan ospatutako MUNDAKIDS ekintza musikal eta gastronomikoetan. Seiurte, The Rad Trads eta Willis Drummond taldeek 2018ra bidea ireki zuten, azken hauek aurtengo edizioari behar bezalako amaiera emanez, hurrengo urterako gosez.

Zu gabe ezinezkoa izango zen.
Zure parte hartzea barik ezinezkoa izango litzateke Mundaka Festival-en konsolidaketa.
Zuri esker, tamainuak inporta duela demostratu dogu berriro, boutique jaialdiaren kontzeptua bere lekua duela Mundakan.
Zuri esker, Mundaka festival desberdina da, desberdinak gara.
Zuri esker, jaialdiak bere zenbakian mantentzen ditu, 7680 pertsona kontzertu gunean eta 14.000tik gora talan.
Zuri esker, sukaldeak kalea hartu du berriro ere.
Zuri esker, Mundaka Festival askoz handiagoa egin da.
Guzti honengaitik, ESKERRIK ASKO!
2018an itxaroten zaitugu!!!

Euskotren ordutegi bereziak
Argazki lehiaketa!
Mundaka Festival-erako bi abono irabazi nahi dituzu?
Hartu ezazu parte Urdaibaiko argazkiak zure Facebook-eko edota Instagram-eko kontuetara #vivemundakafestival2017 hashtag-arekin igoz. Nahi duzun pertsonarekin ederto pasatzera etortzeko bi abono bikoitzetariko bat irabazteko aukera izango duzu.
Argazkiak norberarenak izan beharko dira eta URDAIBAI izan beharko da gai bakarra. Zehaztu beharreko hashtag-a #vivemundakafestival2017 izan beharko da.
Itsasadarra, Mundakako portua, Santa Katalina baseliza, Izaro irla edota inguruko hondartzak, beste toki batzuen artean, itzelezko kokalekuak dira zure imaginazioa lantzeko. Anima zaitez, erakutsi itzazu zure argazkiak eta gonbida itzazu zure lagunak parte hartzera.
Lehiaketa gaurtik (uztailak 18) uztailaren 23ra arte egongo da zabalik. Orduan argitaratuko dira irabazleen izenak Mundaka Festival-aren eta Viajes Amaia-ren (jaialdiko agentzia ofiziala eta epaimahai ofiziala) sare sozialetan.
Zorte on guztioi!

Azken konfirmazioak eta kartel itxiera!
Ocean Colour Scene Julián Maeso, Willis Drummond, The Rad Trads, Seiurte eta Chelis, Dark eta Blacká djak osatzen dute kartel musikala.
Mundaka Festival-erako kartel musikala osatuta dugu jada!
Mundaka Festival-erako kartel musikala osatuta dugu jada! Ocean Colour Scene talde britaniarra da konfirmazio hauetako lehenengoa. Paul Weller edota Noel Gallagher bezalako artistak fan bezala dutela, pasa den urtean “Moseley Shoals” diskaren hogeigarren urteurrena ospatu zuten, 1,3 milio kopia baino gehiago saldu zituena. Mundaka Festival-en “The Day We Caught The Train”, “The Riverboat Song” edota “The Circle” bezalako hit-ak gozatzeko aukera izango dugu.
Nazioarteko konfirmazioak The Rad Trads taldeak osatzen du, New York-eko zuzeneko talde dibertigarrienetako bat. Soul, jazz, swing eta rock-a, beti izugarrizko energiarekin. Erritmo nekaezina ziurtatuta.
Julián Maeso, musikari total: ahotsa, Hammond-a, kitarrak, baxua, bateria… beste konfirmazio berrietako bat dugu. Bere azken lana “Somewhere Somehow” aurkezten helduko da Mundakara. Honekin, entzuleari kolore eta soinuz beteriko bidai bateko protagonista izateko gonbitea egiten du.
Willis Drummond eta Seiurte taldeek zarratzen dute euskal eszena. “A ala B” aurreko lanaren arrakasta eta gero, Willis Drummond-eko kideak “Tabula Rasa”-rekin bueltatu dira. Galdu ezin duzuen eszenatokiko mamia.
Seiurte-ren diskak Euskal Herriko onenak bezala konsideratu dituzte hainbat alditan. Aurten beraien 20. urteurrena ospatuko dute gurekin, esku artean beraien soinurik konpaktuena identifikatzen duen “Ezpalak” azken diskarekin datozela.
Dj-ak aurtengo 2017ko kartela zarratzen dute. Horietako lehenengoa Chelis dugu, 5 urtez Rockdelux aldizkari garrantzitsuaren listetan destakatu du. Aragoiko Dj-rik onena izendatu zuten 2008an eta 2010ean eta lehenengo Red Bull Thre3style irabazi zuen.
Dark Dj, estilo propioduna eta nazioarteko hainbat jaialditan ezaguna eta Dj Blacká, bere energiadun rhythm & blues, boogaloo eta soul gordinarekin osatzen dute lista.
Orain, ingurune magikoan eta zuekin batera, gastronomia onenarekin nahastea baino ez da geratzen. adi notizia berrietara eta 2017ko kartel gastronomikoari!
Abonoak 65€ kostatzera pasatzen dira, eskuragarri www.mundakafestival.eus/eu
BILBAO: Ambigú, El txoko de Gabi
GERNIKA: Musutruk
MUNDAKA: Mundaka BC
BERMEO: Luma liburudenda
Oficinas de Viajes Amaia

Prentsa akreditazioak eskatzeko epea irekita!
Mundaka Festivalak 2017ko ediziorako prentsa akreditazioak eskatzeko epea irekia mantenduko du uztaileko 16ra arte.
Mundaka Festival 2017-ren estaldura egiteko derrigorrezkoa izango da jaialdiari buruzko aurretiko informazioa argitaratzea akreditazioa eskatzen duen komunikabidean, goiko irudian KLIK eginez agertuko den web orrialdeko eskaerainprimakiaz gain.
10 egunen buruan, jaialdiaren organizazioaren aldetik onartutako eskaeren zenbakiak argitaratuko dira www.mundakafestival.eus atariaren prentsa atalean.















