Mundaka Festival-erako bi abono irabazi nahi dituzu?
Hartu ezazu parte Urdaibaiko argazkiak zure Facebook-eko edota Instagram-eko kontuetara #vivemundakafestival2017 hashtag-arekin igoz. Nahi duzun pertsonarekin ederto pasatzera etortzeko bi abono bikoitzetariko bat irabazteko aukera izango duzu.
Argazkiak norberarenak izan beharko dira eta URDAIBAI izan beharko da gai bakarra. Zehaztu beharreko hashtag-a #vivemundakafestival2017 izan beharko da.
Itsasadarra, Mundakako portua, Santa Katalina baseliza, Izaro irla edota inguruko hondartzak, beste toki batzuen artean, itzelezko kokalekuak dira zure imaginazioa lantzeko. Anima zaitez, erakutsi itzazu zure argazkiak eta gonbida itzazu zure lagunak parte hartzera.
Lehiaketa gaurtik (uztailak 18) uztailaren 23ra arte egongo da zabalik. Orduan argitaratuko dira irabazleen izenak Mundaka Festival-aren eta Viajes Amaia-ren (jaialdiko agentzia ofiziala eta epaimahai ofiziala) sare sozialetan.
Zorte on guztioi!

