Glamping-erako mugatutako plazak eskuratu daitezke. Dendak 2, 3, 4 edo 5 pertsonentzako izan litezke eta lastaia, mahaitxoa, burukoa eta segurtasun-giltzarrapoa bezalakoekin hornituta egongo dira. Erosketa aldez aurretik egitea gomendatzen da, plaza mugatuak baitira.
KONFIRMAZIO BERRIAK!
Aprobetxatu Kuadrilla promoa!
Aprobetxatu gure Kuadrilla promoa eta 4 abonoren erosketagatik, bostgarrena dohainik eskuratu!
Melchor, Gaspar, Baltasar, Santa eta Olentzerok aprobetxatu dute beraiena.
Klikatu irudian eta eraman opari puxka hau!
2020ko edizioa, uztailaren 24tik 26ra
BADAKIZKIGU JADA HURRENGO EDIZIOKO DATAK!
Bay of Biscay Festival-eko hurrengo edizioko datak ezagutzera emateko inoiz baino indartsuago gatoz.
2020ko uztailaren 24tik 26ra dantzatu, abestu eta pasa den udan egin genuen moduan gozatuko dugu.
Gure jarraitzaileen fideltasuna eskertu nahi dugu, datak edota lehenengo artistak iragarri aurretik jaso dugun konfidantzak gogoz betetzen gaituelako, eskerrik asko.
Azkenik, gogoratu jaialdiaren jasangarritasunagaitik eta gutxi masifikatutako karaktere eta filosofiagaitik, 40€ko prezio eskaintza soilik lehengo 350 abonoentzako izango dela.
Urtez urte posible egiteagaitik besoak zabalik itxaroten zaituztegu.
Zuek zarete Bay of Biscay Festival!
Eskuratu 2020rako abonoa!
FINALISTAK GARA!
6 kategoriatan nominaturik!
ZUEN TXANDA DA!
GLAMPING
ALOJAMENDUA JADA EZ DA ARAZO BAT IZANGO!
Aurtengo nobedade handienetariko bat aurkezten dizuegu, Glamping-a. Kontzertu eremu ondoan eta karakterizatzen gaituen berotasun eta hurbiltasunarekin ostatua hartzeko era sostengarria eta zaindua.
Jaialdiaz gozatzeko baino beste kezkarik gabe erosotasun guztiak eskainiko ditu. Hainbat mota artean aukeratu dezakezu. Hori bai, erreserbatu arin zure denda aforoa mugatua da eta!
Dendaren ekipazioa:
Moketa edo Alfonbra + Lanpara + Mahaia + Giltzarrapoa
Bakoitzeko ekipazioa:
Koltxoia + Izarak + Burukoa + Edredoia
*Akanpalekuari buruzko zehaztasun guztiak eta denden erreserbak hemen klikatuz
BERMEO KEEP ON COOKING
Gure bostgarren edizioan aurreko urteetan bizitakoaren neurriko kartel bat aurkeztea nahi izan dugu. Arrantzako tradizioa bizirik duen Bermeoko lamera izango da ekitaldi gastronomikoen eta produktuen erakusteta eta azokaren eremua, non katak, dastaketak eta showcooking-ak ospatuko diren.
*Showcooking guztiak Doniene txakolinaren eta sukaldariek prestatutako dastaketez osatuta joango dira.
Larunbatean, Paulo Airaudok (Amelia, Donostia) emango dio hasiera programazio gastronomikoari. Argentinarrak Michelin izar bat eta Guia Repsol izar bat ditu jada eta plateratzearen garrantzia azalduko du, baita koloreen nahasketek duten garrantziari buruz ere.
Jarraian Ander González (Astelena 1997, Donostia, 1 sol Guía Repsol) arituko da. “A Bocados” saioko aurkezleak arroz dastagarri bat prestatuko du. Edo bi, txikiak izanik.
28 igandean osotara 5 Michelin izar eta 6 Guia Repsol eguzkirekin gozatuko du publikoak. Andoni Luis Aduriz (Mugaritz) eta Xabier Gutiérrez (I+D Arzak) izango dira protagonistak. “Zaborrean arakatuz sukaldatu” erakustaldiarekin harrituko dute. Jasangarritasunari eta sukaldeari zuzendutako ekitadia.
Bermeon, Tuna World Capital-en gaudela ez ahazteko eta azkenik, Balfegóren eskutik hegalabur gorriaren ronkeoa ospatuko da.
Kontzertu eremuan alternatiba gastronomiko gehiago egongo da. Gelati Gelati (Maruri), pizzak eskainiko dituzte. Janus Dream (Sopelana), etxeko hanburgesak. Fusioa Dando la Brasa (Bilbao)ren eskutik eta beste urte batez, Bilbotik etorritako Hermann Thate-k Biscay Bay Wrust eta bere etxeko saltxitxak eskainiko ditu.
Aurten ere BISKAYKIDS atala landuko da, kezkatzen gaituen publiko erregenerazio jorratuz. Txikienentzat hainbat ekinttza ospatuko dira, hala nola, Mikel Fiestras La Regadera jatetxearen sukaldariaren (Vitoria-Gasteiz) Rock-cina Kids tailer gastronomikoa, non umeek sukaldatzen ikasiko duten.