In Noticias, Portada

Gure bostgarren edizioan aurreko urteetan bizitakoaren neurriko kartel bat aurkeztea nahi izan dugu. Arrantzako tradizioa bizirik duen Bermeoko lamera izango da ekitaldi gastronomikoen eta produktuen erakusteta eta azokaren eremua, non katak, dastaketak eta showcooking-ak ospatuko diren.

*Showcooking guztiak Doniene txakolinaren eta sukaldariek prestatutako dastaketez osatuta joango dira.

Larunbatean, Paulo Airaudok (Amelia, Donostia) emango dio hasiera programazio gastronomikoari. Argentinarrak Michelin izar bat eta Guia Repsol izar bat ditu jada eta plateratzearen garrantzia azalduko du, baita koloreen nahasketek duten garrantziari buruz ere.

Jarraian Ander González (Astelena 1997, Donostia, 1 sol Guía Repsol) arituko da. “A Bocados” saioko aurkezleak arroz dastagarri bat prestatuko du. Edo bi, txikiak izanik.

28 igandean osotara 5 Michelin izar eta 6 Guia Repsol eguzkirekin gozatuko du publikoak. Andoni Luis Aduriz (Mugaritz) eta Xabier Gutiérrez (I+D Arzak) izango dira protagonistak. “Zaborrean arakatuz sukaldatu” erakustaldiarekin harrituko dute. Jasangarritasunari eta sukaldeari zuzendutako ekitadia.

Bermeon, Tuna World Capital-en gaudela ez ahazteko eta azkenik, Balfegóren eskutik hegalabur gorriaren ronkeoa ospatuko da.

Kontzertu eremuan alternatiba gastronomiko gehiago egongo da. Gelati Gelati (Maruri), pizzak eskainiko dituzte. Janus Dream (Sopelana), etxeko hanburgesak. Fusioa Dando la Brasa (Bilbao)ren eskutik eta beste urte batez, Bilbotik etorritako Hermann Thate-k Biscay Bay Wrust eta bere etxeko saltxitxak eskainiko ditu.

Aurten ere BISKAYKIDS atala landuko da, kezkatzen gaituen publiko erregenerazio jorratuz. Txikienentzat hainbat ekinttza ospatuko dira, hala nola, Mikel Fiestras La Regadera jatetxearen sukaldariaren (Vitoria-Gasteiz) Rock-cina Kids tailer gastronomikoa, non umeek sukaldatzen ikasiko duten.