NOBEDADE GARRANTZITSUAK BOSTGARREN EDIZIOAN!

Bermeok, karakterizatzen gaituen kalitateak eskaintzen dituen zerbitzu zabalagoekin harrera emateko aukera emango digu. Kosta izaten jarraitzen dugu, “euskal kostaldeko jaialdia” izaten jarraitzen dugu.

Nahiz eta aurreko edizioak baino eremu zabalagoarekin kontatu, betiko hurbiltasuna eta berotasuna mantentzen jarraitzen dugu, horregaitik, aforoa eta prezioak berdinak izaten jarraituko dute.

Bostgarren edizio honetan gehitzen diren nobedadeetariko bat uztailaren 25ean Crystal Fighters-en Wave Rave jaia izango da; Belako, Hinds, Niña Coyote eta Chico Tornado, Maren, Bad Gyal DJ Set eta DJ Marfox taldeak lagundurik.

Jaialdiko lehenengo eguna dantzagarria eta elektronikoa dator eta uztailaren 26an Bay of Biscay festival-eko kontzertu eremu berria estreinatuko duten taldeak hurrengoak dira: Caravan Palace, Fuel Fandango, Mon Laferte, Ángel Stanich, Anita Parker, Dekot eta Papaya Dj Set.

27an Rufus Wainwright, Backyard Babies, Tarque, The Mani-Las, James Room, Lemy River eta Dj On&On izango dira toke rokeroa emango dioten taldeak.

Herriaren eta herriarentzako jaialdia izaten jarraitu nahi dugu, horregaitik, 28 igandean eta ate irekita, lameran emango diogu bukaera bostgarren edizioari. Horretan, vermut saioan, Anita Parker izango da protagonista. Ondoren, etxekoak diren Zona Cero, The Bronson eta Sex Museum taldeen kontzertuek musikaz beteko dute herria.

Gure bostgarren edizioan aurreko urteetan bizitakoaren neurriko kartel bat aurkeztea nahi izan dugu. Arrantzako tradizioa bizirik duen Bermeoko lamera izango da ekitaldi gastronomikoen eta produktuen erakusteta eta azokaren eremua, non katak, dastaketak eta showcooking-ak ospatuko diren.

*Showcooking guztiak Doniene txakolinaren eta sukaldariek prestatutako dastaketez osatuta joango dira.

Larunbatean, Paulo Airaudok (Amelia, Donostia) emango dio hasiera programazio gastronomikoari. Argentinarrak Michelin izar bat eta Guia Repsol izar bat ditu jada eta plateratzearen garrantzia azalduko du, baita koloreen nahasketek duten garrantziari buruz ere.

Jarraian Ander González (Astelena 1997, Donostia, 1 sol Guía Repsol) arituko da. “A Bocados” saioko aurkezleak arroz dastagarri bat prestatuko du. Edo bi, txikiak izanik.

28 igandean osotara 5 Michelin izar eta 6 Guia Repsol eguzkirekin gozatuko du publikoak. Andoni Luis Aduriz (Mugaritz) eta Xabier Gutiérrez (I+D Arzak) izango dira protagonistak. “Zaborrean arakatuz sukaldatu” erakustaldiarekin harrituko dute. Jasangarritasunari eta sukaldeari zuzendutako ekitadia.

Bermeon, Tuna World Capital-en gaudela ez ahazteko eta azkenik, Balfegóren eskutik hegalabur gorriaren ronkeoa ospatuko da.

Kontzertu eremuan alternatiba gastronomiko gehiago egongo da. Gelati Gelati (Maruri), pizzak eskainiko dituzte. Janus Dream (Sopelana), etxeko hanburgesak. Fusioa Dando la Brasa (Bilbao)ren eskutik eta beste urte batez, Bilbotik etorritako Hermann Thate-k Biscay Bay Wrust eta bere etxeko saltxitxak eskainiko ditu.

Aurten ere BISKAYKIDS atala landuko da, kezkatzen gaituen publiko erregenerazio jorratuz. Txikienentzat hainbat ekinttza ospatuko dira, hala nola, Mikel Fiestras La Regadera jatetxearen sukaldariaren (Vitoria-Gasteiz) Rock-cina Kids tailer gastronomikoa, non umeek sukaldatzen ikasiko duten.

Orain dela hiru urte gure jaialdia euskadiko lehenengo jaialdi jasangarria izan zen eta urtero-urtero lortu du Ihobek ematen duen Erronka Garbia zigilua, ekitaldia aurrera eramateko hartzen dituen baliabide sostengarriengaitik.

Garraio publikoaren erabilera indartzen jarraituko du jaialdiak, baita edalontzi berrerabilgarrien erabilera ere. Beste neurri batzuk bezala; zaborren gestio egokia eta birziklapena, mobiliario bezala berrerabilitako materialen erabilera, energia jasangarriaren erabilera…

Aurten ere Bilbotik joan etorriko autobusen zerbitzuak eskeintzen jarraituko da. Hauetarako tiketak salgai daude jada webgunean eta laister ordutegi zehatzak argitaratuko dira.

Nobedade berrienetariko bat Glamping zerbitzua izango da, kontzertu eremu ondo-ondoan alojamendua prest izateko kontzeptua, karakterizatzen gaituen berotasun eta hurbiltasunarekin.

Jaialdiaz gozatzeko baino beste preokupaziorik gabe joateko erosotasun guztiak eskaintzen ditu GLAMPINGak. Hainbat mota artean aukeratu dezakezu.

Dendaren ekipazioa:
Moketa edo Alfonbra + Lanpara + Mahaia + Giltzarrapoa

Bakoitzeko ekipazioa:
Koltxoia + Izarak + Burukoa + Edredoia

Aurtengoan ere Bilbotik Bermiora arteko autobus zerbitzua eskainiko dugu, jaialdiaz gozatzeko baino beste kezkarik ez izateko. Ordutegi eta irteera puntuetako informazio zehatza aurrerago argitaratuko dira.

BAY OF BISCAY FESTIVAL BERMION OSPATUKO DA!

BAY OF BISCAY FESTIVAL BERMION OSPATUKO DA!

Santa Katalinako perimetroaren kostako mugen araberako martxoan jasotako limitazio berrien notifikazioaren ondorioz, eta honegaitik gure publikoaren esperientziak izango zuen galera zuzenaren ondorioz, antolakuntzatik, eta Mundakako udaletxearekin egonezin hau elkarbanatuz, martxan jarri eta 5.edizio hau ospatu ahal izateko irtenbide bat bilatzen hasi ginen.

Honegaitik guztiagaitik ORAIN BAI, Bay of Biscay Festival Bermion ospatuko dela esateko egoeran gaude, aurreko kokalekutik hiru kilometro eskazetara dagoen kostako herrian. Jaialdia Aritzatxu hondartza goikaldeko tala natural honetan ospatzea irisgarritasunean, aparkaleku kopuruan, espazioetako banaketetan, akanpatzeko tokian… hobekuntzak gehitzea dakarkigu, aurreko urteetan zehar eskatzen joan zareten hobekuntzak dira eta MUNDUKO JAIALDIRIK EDERRENA egitea erreztuko dizkigutenak.

Eskeintzen dugun erosotasunean eta hurbiltasunean jarraitzen dugu lanean, masifikaziorik gabeko ebentu bat bezala eta esperientzia desberdina eta bakarra bilakatuz. Gure inguruarekin konpromesu handia duen jaialdia gara; musika talde, tokiko gastronomia eta bizkaiko kostalde ikaragarriarekin loturan, lehenengo ediziotik identifikatzen gaituen elementu bezala.

Laister artista berriak eta izarrez beterik datorren programa gastronomikoa iragarriko ditugu eta! 

WAVE RAVE [Informazio Oharra]

CRYSTAL FIGHTERS WAVE RAVE

Uztailaren 25ean ospatuko den Wave Rave jaiaren iragarkiak sortutako nahasmena dela eta, Bay of Biscay Festival-aren antolakuntzatik beharrezkoa ikusten dugu Crystal Fighters-ek antolatutako egun berezi honen eta aparteko ordainketaren arrazoiak eta nondik norakoak detailatzea eta argitzea.

Jaialdiaren 5.edizioaren esparruaren barruan ebentu eta ekintza bereziez beteriko urtea datorkigu, talde britaniarraren Wave Rave -a horietako bat izanik. Jai hau esklusiboki taldearen antolakuntzapean ospatuko da eta honen diru-bilketa ez du jaialdiaren promotorak kudeatuko. Bay of Biscay Festival-aren abiapuntua izango da, non hurrengo 3 egunetan Urdaibai musikaz eta gastronomiaz blai egongo den.

Crystal Fighters-ek Wave Rave -a jaialdiaren eremu berdinean ospatzeko erabakiaren ezinbesteko elementuetariko bat honen kokapena izan da. Ebentu desberdinen balore, kokapen geografiko eta jasangarritasunaren planteamendu berdinetan batuz sortu da jai paralelo hau.

Egun horretarako eta Bay of Biscay Festival-aren abonoari gehitutako sarrerak pasa den martxoaren 27tik Crystal Fighters-en eta jaialdiaren salmenta kanaletan daude eskuragarri. Martxoaren 26an salgai jarritako hasierako 35€tako preziodun lehenengo 500 sarrerak SOLD OUT daude jada, aurretizko abonatuek sarrera hauetara premiazko sarbidea izanik.

Uztailaren 25erako sarrerak 40€ + gestio gastuengaitik jarraituko dute salgai eta Abono + Wave Rave 90€ + gestio gastuengaitik, 4 egunetaz gozatu nahi duenarentzat eskaintza berezia erraztuz.

ITXAROTEN ZAITUZTEGU, ETA IZUGARRI OSPATUKO DUGU!

CRYSTAL FIGHTERS Wave Rave

CRYSTAL FIGHTERS WAVE RAVE

 Uztailaren 25ean ahaztezina izango den jaia ospatuko dugu Crystal Fighters taldearekin batera, Wave Rave, non Hinds, Belako, Niña Coyote eta Chico Tornado eta DJ Marfox eta Bad Gyal Dj-ak ere joko duten. 2013ko abuztuan Zugarramurdin ospatutako Cave Rave kontzertua bezalako espiritu berdina mantenduko dute.
Musika eta dantzaz blai eguna egin arte. Crystal Fighters-en horrelako ebentuetan gertatzen den moduan, ingurugiroarekiko kontzientzia, kultura, folklorea edota tokiko gastronomiarekin lotura izango duten hainbat ekintza ospatuko dira.
Egun honetarako sarrera orokorrak martxoaren 27an egongo dira salgai eta Abonoa + Wave Rave erosteko aukera egongo da.
Abonatuek martxoaren 26an 12:00etatik aurrera 35€tan salgai egongo diren lehenengo 500 sarreretatik gehitu dezakete beraien tiketa abonora, horren informazio guztia korreo elektronikora bidali da.

MUNDAKA FESTIVAL BAY OF BISCAY FESTIVAL bilakatu da

 

Dakizunez Mundaka Festival bere inguruarekin lotura handia duen jaialdia da. Aurreko lau urteetan magia berezi bat lortu ahal izan da musika talde, tokiko gastronomia eta bizkaiko kostalde ikaragarriarekin.
Lotura hirukoitz hau da identifikatzen gaituen elementua. Identitate zeinu hauek mantenduz ingurune zabalago batera, lurraldea balorean jarriz eta nazioarteko proiekzioa handituz izen berri batekin eboluzionatzen dugu: “BAY OF BISCAY FESTIVAL”.
Antolakuntzatik ilusio handiz bideratzen dugu jasangarritasunean eta berrikuntzan euskarria izango duen planteamendu berri hau eta ziur gaude beti bezala gozatuko duzuela.
Gure newsletter-ari eta sare sozialetara adi jarraitu, aste honetan bertan lehenengo artisten izenak iragarriko ditugu eta!

IBERIAN FESTIVAL AWARDS 2019 SARIETAN FINALISTAK!

Iberian Festival Awards 2019ko finalistak ezagutu ditugu jada eta Mundaka Festival 3 kategoriatan saria eramateko aukerak ditugu. 2018ko edizioan Bunbury-k emandako kontzertuagaitik ere “Best Live Performance” kategorian saria eraman genezake. Gugaitik bozkatu duzuen guztioi, epaimahaiari eta edizio bakoitza posible egiten duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Ospakizunak hasi baino ez dira egin!

 

10 KATEGORIATAN NOMINATURIK!

Iberian Festival Awards sariak heltzear daude eta zuen bozkak inoiz baino gehiago behar ditugu finalera heldu ahal izateko! Hurrengo 10 kategoriatan izan gara nominatuak eta bozkatzeko epea Urtarrilaren 31an bukatuko da.
ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTZAGAITIK!
OSPATUKO DUGU 5. EDIZIOAN?

AUTOBUS IRTEERAK

Festibalera heldu, guztiz arduragabetu eta %100 gozatu.
Bilbotik bazatoz, ahaztu aparkalekuak edota alkoholemia kontrolak. Autobusez heltzeko aukera duzu! Bilbon, Moyua Plaza-tik irtengo da gure autobusa!
Gutxiago geratzen da!

TREN ZERBITZU BEREZIAK

AHAZTU KOTXEA ETA GOZATU MUNDUKO TREN BIDAIA POLITENAZ!
Urtero bezala Euskotren-ek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu uztailaren 27, 28 eta 29an Mundaka Festival-en.
Laster ordutegi zehatza argitaratuko dugu.
Ez duzu aitzakirik!
Linea: E4 Bilbo-Bermeo
#ahaztukotxea