In Noticias, Portada

CRYSTAL FIGHTERS WAVE RAVE

 Uztailaren 25ean ahaztezina izango den jaia ospatuko dugu Crystal Fighters taldearekin batera, Wave Rave, non Hinds, Belako, Niña Coyote eta Chico Tornado eta DJ Marfox eta Bad Gyal Dj-ak ere joko duten. 2013ko abuztuan Zugarramurdin ospatutako Cave Rave kontzertua bezalako espiritu berdina mantenduko dute.
Musika eta dantzaz blai eguna egin arte. Crystal Fighters-en horrelako ebentuetan gertatzen den moduan, ingurugiroarekiko kontzientzia, kultura, folklorea edota tokiko gastronomiarekin lotura izango duten hainbat ekintza ospatuko dira.
Egun honetarako sarrera orokorrak martxoaren 27an egongo dira salgai eta Abonoa + Wave Rave erosteko aukera egongo da.
Abonatuek martxoaren 26an 12:00etatik aurrera 35€tan salgai egongo diren lehenengo 500 sarreretatik gehitu dezakete beraien tiketa abonora, horren informazio guztia korreo elektronikora bidali da.