Skip to content

NOBEDADE GARRANTZITSUAK BOSTGARREN EDIZIOAN!

Bermeok, karakterizatzen gaituen kalitateak eskaintzen dituen zerbitzu zabalagoekin harrera emateko aukera emango digu. Kosta izaten jarraitzen dugu, “euskal kostaldeko jaialdia” izaten jarraitzen dugu.

Nahiz eta aurreko edizioak baino eremu zabalagoarekin kontatu, betiko hurbiltasuna eta berotasuna mantentzen jarraitzen dugu, horregaitik, aforoa eta prezioak berdinak izaten jarraituko dute.

Bostgarren edizio honetan gehitzen diren nobedadeetariko bat uztailaren 25ean Crystal Fighters-en Wave Rave jaia izango da; Belako, Hinds, Niña Coyote eta Chico Tornado, Maren, Bad Gyal DJ Set eta DJ Marfox taldeak lagundurik.

Jaialdiko lehenengo eguna dantzagarria eta elektronikoa dator eta uztailaren 26an Bay of Biscay festival-eko kontzertu eremu berria estreinatuko duten taldeak hurrengoak dira: Caravan Palace, Fuel Fandango, Mon Laferte, Ángel Stanich, Anita Parker, Dekot eta Papaya Dj Set.

27an Rufus Wainwright, Backyard Babies, Tarque, The Mani-Las, James Room, Lemy River eta Dj On&On izango dira toke rokeroa emango dioten taldeak.

Herriaren eta herriarentzako jaialdia izaten jarraitu nahi dugu, horregaitik, 28 igandean eta ate irekita, lameran emango diogu bukaera bostgarren edizioari. Horretan, vermut saioan, Anita Parker izango da protagonista. Ondoren, etxekoak diren Zona Cero, The Bronson eta Sex Museum taldeen kontzertuek musikaz beteko dute herria.

Gure bostgarren edizioan aurreko urteetan bizitakoaren neurriko kartel bat aurkeztea nahi izan dugu. Arrantzako tradizioa bizirik duen Bermeoko lamera izango da ekitaldi gastronomikoen eta produktuen erakusteta eta azokaren eremua, non katak, dastaketak eta showcooking-ak ospatuko diren.

*Showcooking guztiak Doniene txakolinaren eta sukaldariek prestatutako dastaketez osatuta joango dira.

Larunbatean, Paulo Airaudok (Amelia, Donostia) emango dio hasiera programazio gastronomikoari. Argentinarrak Michelin izar bat eta Guia Repsol izar bat ditu jada eta plateratzearen garrantzia azalduko du, baita koloreen nahasketek duten garrantziari buruz ere.

Jarraian Ander González (Astelena 1997, Donostia, 1 sol Guía Repsol) arituko da. “A Bocados” saioko aurkezleak arroz dastagarri bat prestatuko du. Edo bi, txikiak izanik.

28 igandean osotara 5 Michelin izar eta 6 Guia Repsol eguzkirekin gozatuko du publikoak. Andoni Luis Aduriz (Mugaritz) eta Xabier Gutiérrez (I+D Arzak) izango dira protagonistak. “Zaborrean arakatuz sukaldatu” erakustaldiarekin harrituko dute. Jasangarritasunari eta sukaldeari zuzendutako ekitadia.

Bermeon, Tuna World Capital-en gaudela ez ahazteko eta azkenik, Balfegóren eskutik hegalabur gorriaren ronkeoa ospatuko da.

Kontzertu eremuan alternatiba gastronomiko gehiago egongo da. Gelati Gelati (Maruri), pizzak eskainiko dituzte. Janus Dream (Sopelana), etxeko hanburgesak. Fusioa Dando la Brasa (Bilbao)ren eskutik eta beste urte batez, Bilbotik etorritako Hermann Thate-k Biscay Bay Wrust eta bere etxeko saltxitxak eskainiko ditu.

Aurten ere BISKAYKIDS atala landuko da, kezkatzen gaituen publiko erregenerazio jorratuz. Txikienentzat hainbat ekinttza ospatuko dira, hala nola, Mikel Fiestras La Regadera jatetxearen sukaldariaren (Vitoria-Gasteiz) Rock-cina Kids tailer gastronomikoa, non umeek sukaldatzen ikasiko duten.

Orain dela hiru urte gure jaialdia euskadiko lehenengo jaialdi jasangarria izan zen eta urtero-urtero lortu du Ihobek ematen duen Erronka Garbia zigilua, ekitaldia aurrera eramateko hartzen dituen baliabide sostengarriengaitik.

Garraio publikoaren erabilera indartzen jarraituko du jaialdiak, baita edalontzi berrerabilgarrien erabilera ere. Beste neurri batzuk bezala; zaborren gestio egokia eta birziklapena, mobiliario bezala berrerabilitako materialen erabilera, energia jasangarriaren erabilera…

Aurten ere Bilbotik joan etorriko autobusen zerbitzuak eskeintzen jarraituko da. Hauetarako tiketak salgai daude jada webgunean eta laister ordutegi zehatzak argitaratuko dira.

Nobedade berrienetariko bat Glamping zerbitzua izango da, kontzertu eremu ondo-ondoan alojamendua prest izateko kontzeptua, karakterizatzen gaituen berotasun eta hurbiltasunarekin.

Jaialdiaz gozatzeko baino beste preokupaziorik gabe joateko erosotasun guztiak eskaintzen ditu GLAMPINGak. Hainbat mota artean aukeratu dezakezu.

Dendaren ekipazioa:
Moketa edo Alfonbra + Lanpara + Mahaia + Giltzarrapoa

Bakoitzeko ekipazioa:
Koltxoia + Izarak + Burukoa + Edredoia

Aurtengoan ere Bilbotik Bermiora arteko autobus zerbitzua eskainiko dugu, jaialdiaz gozatzeko baino beste kezkarik ez izateko. Ordutegi eta irteera puntuetako informazio zehatza aurrerago argitaratuko dira.