In Noticias, Portada

BAY OF BISCAY FESTIVAL BERMION OSPATUKO DA!

Santa Katalinako perimetroaren kostako mugen araberako martxoan jasotako limitazio berrien notifikazioaren ondorioz, eta honegaitik gure publikoaren esperientziak izango zuen galera zuzenaren ondorioz, antolakuntzatik, eta Mundakako udaletxearekin egonezin hau elkarbanatuz, martxan jarri eta 5.edizio hau ospatu ahal izateko irtenbide bat bilatzen hasi ginen.

Honegaitik guztiagaitik ORAIN BAI, Bay of Biscay Festival Bermion ospatuko dela esateko egoeran gaude, aurreko kokalekutik hiru kilometro eskazetara dagoen kostako herrian. Jaialdia Aritzatxu hondartza goikaldeko tala natural honetan ospatzea irisgarritasunean, aparkaleku kopuruan, espazioetako banaketetan, akanpatzeko tokian… hobekuntzak gehitzea dakarkigu, aurreko urteetan zehar eskatzen joan zareten hobekuntzak dira eta MUNDUKO JAIALDIRIK EDERRENA egitea erreztuko dizkigutenak.

Eskeintzen dugun erosotasunean eta hurbiltasunean jarraitzen dugu lanean, masifikaziorik gabeko ebentu bat bezala eta esperientzia desberdina eta bakarra bilakatuz. Gure inguruarekin konpromesu handia duen jaialdia gara; musika talde, tokiko gastronomia eta bizkaiko kostalde ikaragarriarekin loturan, lehenengo ediziotik identifikatzen gaituen elementu bezala.

Laister artista berriak eta izarrez beterik datorren programa gastronomikoa iragarriko ditugu eta!