In Noticias, Portada

CRYSTAL FIGHTERS WAVE RAVE

Uztailaren 25ean ospatuko den Wave Rave jaiaren iragarkiak sortutako nahasmena dela eta, Bay of Biscay Festival-aren antolakuntzatik beharrezkoa ikusten dugu Crystal Fighters-ek antolatutako egun berezi honen eta aparteko ordainketaren arrazoiak eta nondik norakoak detailatzea eta argitzea.

Jaialdiaren 5.edizioaren esparruaren barruan ebentu eta ekintza bereziez beteriko urtea datorkigu, talde britaniarraren Wave Rave -a horietako bat izanik. Jai hau esklusiboki taldearen antolakuntzapean ospatuko da eta honen diru-bilketa ez du jaialdiaren promotorak kudeatuko. Bay of Biscay Festival-aren abiapuntua izango da, non hurrengo 3 egunetan Urdaibai musikaz eta gastronomiaz blai egongo den.

Crystal Fighters-ek Wave Rave -a jaialdiaren eremu berdinean ospatzeko erabakiaren ezinbesteko elementuetariko bat honen kokapena izan da. Ebentu desberdinen balore, kokapen geografiko eta jasangarritasunaren planteamendu berdinetan batuz sortu da jai paralelo hau.

Egun horretarako eta Bay of Biscay Festival-aren abonoari gehitutako sarrerak pasa den martxoaren 27tik Crystal Fighters-en eta jaialdiaren salmenta kanaletan daude eskuragarri. Martxoaren 26an salgai jarritako hasierako 35€tako preziodun lehenengo 500 sarrerak SOLD OUT daude jada, aurretizko abonatuek sarrera hauetara premiazko sarbidea izanik.

Uztailaren 25erako sarrerak 40€ + gestio gastuengaitik jarraituko dute salgai eta Abono + Wave Rave 90€ + gestio gastuengaitik, 4 egunetaz gozatu nahi duenarentzat eskaintza berezia erraztuz.

ITXAROTEN ZAITUZTEGU, ETA IZUGARRI OSPATUKO DUGU!