Skip to content

Azken konfirmazioak eta kartel itxiera!

Ocean Colour Scene Julián Maeso, Willis Drummond, The Rad Trads, Seiurte eta Chelis, Dark eta Blacká djak osatzen dute kartel musikala.

Mundaka Festival-erako kartel musikala osatuta dugu jada!

Mundaka Festival-erako kartel musikala osatuta dugu jada! Ocean Colour Scene talde britaniarra da konfirmazio hauetako lehenengoa. Paul Weller edota Noel Gallagher bezalako artistak fan bezala dutela, pasa den urtean “Moseley Shoals” diskaren hogeigarren urteurrena ospatu zuten, 1,3 milio kopia baino gehiago saldu zituena. Mundaka Festival-en “The Day We Caught The Train”, “The Riverboat Song” edota “The Circle” bezalako hit-ak gozatzeko aukera izango dugu.

Nazioarteko konfirmazioak The Rad Trads taldeak osatzen du, New York-eko zuzeneko talde dibertigarrienetako bat. Soul, jazz, swing eta rock-a, beti izugarrizko energiarekin. Erritmo nekaezina ziurtatuta.

Julián Maeso, musikari total: ahotsa, Hammond-a, kitarrak, baxua, bateria… beste konfirmazio berrietako bat dugu. Bere azken lana “Somewhere Somehow” aurkezten helduko da Mundakara. Honekin, entzuleari kolore eta soinuz beteriko bidai bateko protagonista izateko gonbitea egiten du.

Willis Drummond eta Seiurte taldeek zarratzen dute euskal eszena. “A ala B” aurreko lanaren arrakasta eta gero, Willis Drummond-eko kideak “Tabula Rasa”-rekin bueltatu dira. Galdu ezin duzuen eszenatokiko mamia.

Seiurte-ren diskak Euskal Herriko onenak bezala konsideratu dituzte hainbat alditan. Aurten beraien 20. urteurrena ospatuko dute gurekin, esku artean beraien soinurik konpaktuena identifikatzen duen “Ezpalak” azken diskarekin datozela.

Dj-ak aurtengo 2017ko kartela zarratzen dute. Horietako lehenengoa Chelis dugu, 5 urtez Rockdelux aldizkari garrantzitsuaren listetan destakatu du. Aragoiko Dj-rik onena izendatu zuten 2008an eta 2010ean eta lehenengo Red Bull Thre3style irabazi zuen.

Dark Dj, estilo propioduna eta nazioarteko hainbat jaialditan ezaguna eta Dj Blacká, bere energiadun rhythm & blues, boogaloo eta soul gordinarekin osatzen dute lista.

Orain, ingurune magikoan eta zuekin batera, gastronomia onenarekin nahastea baino ez da geratzen. adi notizia berrietara eta 2017ko kartel gastronomikoari!

Abonoak 65€ kostatzera pasatzen dira, eskuragarri www.mundakafestival.eus/eu

BILBAO: Ambigú, El txoko de Gabi
GERNIKA: Musutruk
MUNDAKA: Mundaka BC
BERMEO: Luma liburudenda
Oficinas de Viajes Amaia