Haurrak

14 urte baino gutxiago dituzten adingabeak esparrura doan sartu ahal izango dira aitarekin, amarekin edo legezko tutorearekin batera. 14 urtetik aurrera sarrera ordaindu beharko da.

Adingabearekin batera aita, ama edo legezko tutorea joanez gero NANa eta familia-liburua edo adingabearekin duten erlazioa frogatzen duen legezko dokumentua aurkeztu beharko dute.

Adingabearekin batera aita, ama edo legezko tutorea ez den beste pertsona bat joatekotan, honek aitak, amak edo legezko tutoreak sinatutako baimen bat aurkeztuko beharko du, aitaren, amaren edo legezko tutorearen NANaren kopiarekin eta familia-liburuarekin batera.

Kasu bietan adingabearen arduradunak esparruaren sarreran emango den Jaialdiaren aldetik erantzukizun-salbuespen dokumentu bat sinatu beharko du.

Adingabeek haiekin batera doan pertsonaren telefonoa idatzia izango duen besoko identifikagarri bat jasoko dute. Adingabeak besoko jarrita eraman beharko du esparru barruan dagoen bitartean.

Antolakuntzak belarrietarako tapoiak edo aurikularrak erabiltzea gomendatzen du soinuaren bolumenaren ondorioak murrizteko.

DOKUMENTUEN DESKARGA